top of page
OSPITALEKO KLOWNA
Klown izaki tolesgabea da, askea, samurtasunez betea eta jolaserako eta fantasiarako prestasun handikoa. Horregatik, haurtzarotik hain hurbil dago, eta, hark bezala, hizkuntza zuzena erabiltzen du, persona helduen arteko harremanei dagozkien iragazkirik gabe. Pailazoak eta haurrak lotura bat sortzen dute, jolasaren bidez adingabeek ezezagunaren aurrean sentitzen dituzten beldurrak bideratzeko, magiaren, inprobisazioaren, musikaren eta fantasiaren bidez. Gure ospitaleko pailazoak arte eszenikoen hobekuntzan, Klownean, musikan, magian, haurren psikologian, gaixotasunaren eta heriotzaren antropologian, doluan edo risoterapian trebatzen dira.
bottom of page